jueves, 7 de enero de 2016

Árbol Europeo en Assa Ikastola

Europako gabonetako zuhaitza Assa ikastolan // Arbol navideño europeo en Assa ikastola
European Christmas Tree Decoration Exchange Project”

Aurtengo ikasturtean Assa ikastolako LH 5. eta 6 mailako ikasleek HAZI fundazioaren laguntzaz, Galeseko Europe Direct Llangollen elkartearen ekimenean parte hartu dute.

Proiektu honen helburua ikasleak Europako geografia, historia, ohiturak, hizkuntzak eta kultura ezberdinen ezagutza sustatzea da. Pasa den azaroan Europako hainbat ikastetxetako ikaslek gabonetako zuhaitzen apaingarriak egin dituzte, tokian-tokiko apaingarriak, ohiturak aitzakia hartuta. Baita ere, apaingarri horri buruzko informazioa prestatu dute eta horrekin batera norberaren herriko gabonetako ohiturak, ospakizunak, errezetak, kondairak jasotzen duen informazio-pack bat osatuz.

Abenduan zehar proiektuan parte hartu duten ikastetxe ezberdinen apaingarriak jasotzen joan dira eta gabonetako zuhaitza osatzen joan dira Europako hamaika txokotik jasotako apaingarriekin.

Assa ikastolan osatutako gabonetako zuhaitza izan da proiektu honen azken emaitza. 30 apaingarriz osatutako zuhaitz ederra: Danimarkatik Maltaraino, tartean Irlanda, Belgika, Rumania, Italia, Grezia...

Hainbat informazio jaso dute Europan gabonak ospatzeko hamaika modu, ohitura, jaki ezberdin daudela ikusi eta ikasi dute.

Assa ikastolatik gure Olentzero maitean oinarritutako apaingarria bidali da “Zorionak eta urte berri on” mezuarekin. Informazioa Europako lagunei helarazteko teknologia berriez baliatu dira eta webgune bat sortu dute: https://sites.google.com/a/assaikastola.net/assaxmastreeproject/home .Bertan Euskal Herriko gabonetako hainbat kontu aipatzen dira.

Proiektua osatzerako orduan asko gozatu dute gure ikasleek, batez ere haien kide europearren apaingarriak jaso eta zuhaitza prestatzerakoan.
---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Durante este curso 2015-2016 los alumnos de 5º y 6º de primaria de Assa ikastola (Lapuebla de Labarca) con ayuda de la fundación Europe Direct HAZI, ha participado en el proyecto europeo lanzado por Europe Direct Llangollen, de Gales.
El objetivo del mismo consiste en fomentar el conocimiento de los alumnos en temas como la geografía, historia, idiomas, tradiciones y costumbres de los diferentes países que intervienen. Durante el mes de noviembre niños de numerosos colegios de toda la UE han trabajado elaborando decoraciones para un árbol navideño europeo con motivos típicos de su región, así como un pack informativo acerca de las costumbres y tradiciones que existen en torno a la Navidad en sus pueblos.
En Diciembre los colegios han ido recibiendo paquetes de sus socios y han decorado un Árbol de Navidad Europeo con los adornos recibidos de numerosos rincones de la UE.
El resultado ha sido un árbol navideño repleto de adornos de 30 lugares diferentes de Europa: Desde Dinamarca a Malta, pasando por Irlanda, Bélgica, Grecia, Rumanía etc...
También han recibido un montón de información de costumbres, recetas y celebraciones diferentes en torno a la Navidad.
Desde Assa ikastola el adorno ha ido con la figura del Olentzero como eje central acompañado por el mensaje navideño “zorionak eta urte berri on”. El pack informativo, aprovechando las facilidades de las nuevas tecnologías, se ha preparado en una página web ( https://sites.google.com/a/assaikastola.net/assaxmastreeproject/home ) en la que se recoge diferentes aspectos y costumbres de la navidad en Euskal Herria.
La experiencia ha sido enriquecedora y los alumnos han disfrutado un montón con los adornos y costumbres diferentes de sus colegas europeos.







No hay comentarios:

Publicar un comentario