martes, 7 de junio de 2016

Taller de Directrices Ordenación del Territorio en Laguardia

El impacto de las nuevas bodegas en el paisaje de Rioja Alavesa, preocupación ciudadana en el debate para la revisión de las Directrices de Ordenación del Territorio
  • Elogio al nuevo sistema de transporte de la comarca
  • Mañana cita en Markina Xemein y el sábado en Vitoria Gasteiz

Laguardia 07 06 16

La reunión celebrada en el palacio de Samaniego de Laguardia ha aportado al proceso participativo de revisión de las Directrices de Ordenación del Territorio la propuesta de adaptación de la normativa para evitar el impacto al paisaje de nuevas bodegas sin arraigo previo en Rioja Alavesa, y sin impedir la implantación de pequeños productores locales de vino.

Entre los temas propuestos han destacado la idea de “diversificación del monocultivo de una para vino hacia otro tipo de producciones”, la “recalificación como rústicos de suelos en su día previstos para el campo de golf de Laguardia”, la “positiva valoración del nuevo sistema de transporte público al que se propone una mejora con un servicio de taxi a demanda” y la situación de segunda residencia de numerosas viviendas en Rioja Alavesa, y la armonización de actividades en el sector agrario y el de servicios, en cuanto a turismo se refiere.

El encuentro ha sido presentado por la viceconsejera de Planificación Territorial del Gobierno Vasco, Izaskun Iriarte, y ha contado con la participación, entre otros, del alcalde de Laguardia Pedro León.

Mañana miércoles se desarrollará un nuevo encuentro para el área funcional de Busturia en la localidad de Markina Xemein que se iniciará a las seis de la tarde en Uhagon Kulturgunea. El sábado, desde las 10:00 de la mañana, el Palacio Europa de Vitoria Gasteiz, servirá de escenario para recoger las sugerencias ciudadanas del área de Álava Central dentro del proceso de revisión de las DOT que definirán la estructura del País Vasco para los próximos veinte años.

Upategi berriek Arabako Errioxaren paisaian duten inpaktuaz kezkatuta agertu dira herritarrak Lurraldea Antolatzeko Gidalerroak berrikusteko eztabaidan
  • Bestalde, eskualdeko garraio-sistema berria goraipatu dute
  • Larunbatean, bilera egingo dute Gasteizen

Guardia, 2016/06/07

Guardiako Samaniego jauregian egin duten bileran, Arabako Errioxan errotuta ez dauden upategi berriek paisaian duten inpaktua saihesteko araudia egokitzeko proposamena ekarri dute Lurraldea Antolatzeko Gidalerroak berrikusteko parte-hartze prozesura, betiere tokiko ardo-ekoizle txikien ezarpena galarazi gabe.

Beste gai batzuk ere proposatu dituzte. Horien artean nabarmentzekoak dira ardorako mahatsaren monolaborantza bestelako ekoizpenetara dibertsifikatzea, bere garaian Guardian golf-zelai bat jartzeko lurrak landa-lurzoru gisa birkalifikatzea, ondo balioztatu duten garraio publikoko sistema berria eskaera bidezko taxi zerbitzuaz hobetzea, Arabako Errioxako bizileku asko bigarren etxebizitza izatea eta, turismoari dagokionez, nekazaritzaren eta zerbitzuaren sektoreko jarduerak harmonizatzea.

Bileran, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamenduko sailburuorde Izaskun Iriarte izan da eta, besteak beste, Guardiako alkate Pedro Leonek hartu du parte.

Bihar, asteazkena, Busturiako eremu funtzionalari buruzko bilera egingo dute Markina-Xemeinen, arratsaldeko seietan, Uhangon Kulturgunean. Hurrengo hogei urteetan Euskadiren egitura zehaztuko duten LAGak berrikusteko prozesu honen barruan, larunbatean, goizeko 10:00etan, Gasteizko Europa Jauregian, Araba Erdialdeko eremu funtzionalari buruzko herritarren iradokizunak bilduko dituzte.






No hay comentarios:

Publicar un comentario